Agrícola Sakana S.L. 1982. urtean sortu zen eta nekazaritzako makinak saldu eta konpontzen ditu.
New Holland markako makinen kontzesionarioa den arren, beste merkataritza-etxe batzuen produktuak ere saltzen ditu, besteak beste, Krone, Tanco, Herculano, Jeantil, BCS…etab.
Azkeneko urte hauetan erronka berriei aurre egin dizkio Agricola Sakanak eta egun zerbitzu berri bat eskaintzen die bezeroei: biltegi gisa erabiltzeko edo hazienda hazteko nabeen muntaketa. Nabeak altzairuzkoak dira eta Frantziako Screb konpainia da banatzaile ofiziala.
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroaz gain, Espainian ere saltzen ditu bere produktuak Sakanako enpresa honek.
Enpresaren egoitza Altsasun (Nafarroa) dago eta bertan honakoak daude: administrazioa, biltegia, tailerra eta merkataritza-departamentua.
|